Logo(carga)
Cargando...

Egokitutako irakaskuntza gela

Egokitutako irakaskuntza gela

Hezkuntzan, egokitutako irakaskuntzako gela (edo Gela Egonkorra) hezkuntza-premia bereziak (HPB) edo garapen-nahasteak dituzten ikasleei, beren gaitasun indibidualetara guztiz egokitutako arreta eta curriculuma eskaintzeko prestatutako gunea da.
Ikasgela hauetan ohiko ikasgela arrunteko erritmoa jarraitu ezin duten ikasleekin lan egiten da, eta hezkuntza inklusiboaren barruan funtzionatzen dute, eskolen barruan kokatuta. Hona hemen haien ezaugarri nagusiak:

Helburu nagusia: Ikasleen autonomia pertsonala, gizarteratzea eta lan-munduratzea sustatzea da.
1.- Curriculum egokitua: Ohiko ikasgaiez gain, beste arlo batzuk lantzen dira bereziki, hala nola komunikazioa eta trebetasun sozialak.

2.- Arreta indibidualizatua: Ratio txikiagoko taldeak izaten dira eta profesional espezializatuak aritzen dira (pedagogia terapeutikoko irakasleak, hezkuntza laguntzako espezialistak eta logopedak).

3.- Ikasgela arruntarekiko lotura: Gela hauetan dauden ikasleek, ahal den neurrian, ikastetxeko ohiko dinamiketan, ekitaldietan eta zenbait irakasgaitan (musika, gorputz hezkuntza, etab.) parte hartzen dute beste ikaskideekin batera.

Gela

Espazio ezberdinak daude beste geletan bezala. Tutore bat haiekin dago eta beste motatako profesionalak ere bai, PT bat eta Hezitzaile bat haien artean.
Paio saioak beste ume taldeekin egiten dituzte batzuetan.
Gela honen aurrean, komun bat dago ondo egokituta kamila eta dutxa batekin, behar izatekotan.
Jantokira lehenengo txandan joaten dira.

Sukaldean aritzen

Egiten dituzten ekintzen artean sakaldaritza ere badago. Astero egiten dute eta egin baino lehenago, supermerkatura joaten dira beharrezkoak diren gauzak erostera.
Sukaldatu eta gero: jatera!!!

IZUGARRI GUSTATZEN ZAIE!!!

Igerilekua: uretara!!!

Mugimendua eta lasaitasuna tartekatzea funtsezkoa da garapen integrala lortzeko. Dinamika hauek orekatzeak haurren arreta-gaitasuna hobetzen du, estresa murrizten du, neke fisikoa zein psikologikoa kudeatzen laguntzen du, eta haien espazio- eta gorputz-kontzientzia garatzen ditu.

Scroll to Top